Print Friendly, PDF & Email

Sentsibilizazio jardunaldia The English School Ikastetxean

Donostia, 2018/10/24

Pasaden asteazkenean, urriaren 24a, Askora enpresak sustatzen duen Mahi Mahi proiektuaren barruan, The English School ikastetxean izan ginen, non erretinosi pigmentarioa eta ikusmen urritasuna bertako 4., 5. eta 6. mailako ikasleei ezagutzera eman genien.

Lehendabizi hizketaldi motz bat izan genuen modu errezean gaixotasunaren sintomen azalpentxo batzuk emanez eta noski, beraien galderei erantzun eta ekarpenak jasotzea ere gustokoa izan genuen. Ondoren, kanpoko jolastokira joan ginen non 3 txoko antolatu genituen, lehenengo batean erretinosi pigmentarioaren kono simulatzailea erabiliz ikuseremu murrizketak horren berezia den “tuneleko ikusmena”-k duen eragina sentitu ahal izan zuten ikasleek saskibaloi eta futbolean tiroak eginez, bigarrenean,Tengo Baja Visión VR App-a eta errealitate birtualeko betaurrekoak medio, ingurua ikusmen murriztua sortzen duten akats desberdinekin nola ikusten den frogatu ahal izan zuten eta hirugarren batean, Ramon eta Luk bere txakur gidaria izan genituen ikasleei bere egunerokoa eta txakurraren berezitasunak kontatzen. Ondorioz bertako 50 bat ikaste gure azalean jarri ziren modu dibertigarri batean eta gure gaixotasunak sortzen dituen zailtasunaz jabetzeko aukera bikaina izan zuten.

Benetan interesgarriak beraien ekarpenak! Ziur gaude egindako ekintzak beraiengan sortarazitako sentsazio eta sentipenak zeresana izango zutela beraien etxeetan. Mila esker!

 

e

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tamaño de fuente
CONTRASTE