Print Friendly, PDF & Email

Sentsibilizazioa eta salmenta solidarioa Ordizian

Atzo asteazkena, irailaren 7a eta Ordiziako euskal jaien azoka berezia zela medio, Ordiziara bertaratu ginen gure sentsibilizazio lana eta bidebatez, erretinosi pigmentarioaren ikerkuntzarako ekarpenak lortzeko salmenta solidarioa egitera.

Egun bero eta eguzkitsuan karpa batez babesturik, erretinosi pigmentarioa eta ikusmen murriztua zer diren azaltzeaz gain gure kide eta lagunek egindako artisau bitxien erakustoki eta saltokia jarri genuen, beraz, bertan lortutako dirua BioDonostian abian dagoen erretinosi pigmentarioari buruzko ikerketari bideratuko zaio .

Mila esker Ordiziako udalari aukera hau emateagatik eta baita bertaratu zareten guztiori ere!

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tamaño de fuente
CONTRASTE