Print Friendly, PDF & Email

Tengo Baja Visión APP-aren bertsio berria

Donostia, 2020/04/13

RETINOSIS GIPUZKOA BEGISAREK sortutako Tengo Baja Visión eta Tengo Baja Visión VR aplikazioak giltzarri izan dira nola ikusten dugun erakusteko eta, ondorioz, gizartea sentsibilizatzeko. Elkarteak burutu du jada berritasun garrantzitsuak dituen bertsioa:

    • SINTOMAK NAHASTU daitezke, beraz, nola ikusten dugun zehaztasun handiagoz erakutsi dezakegu
    • Bi aplikazioak BATU ditugu, Tengo Baja Visión eta Tengo Baja Visión VR
    • Ikusmen murriztua eragiten duten SINTOMA EZBERDINAK EZARRIZ ARGAZKIAK ATERA eta PARTEKATU daitezke.
    • Simulatzailean ZORROZTASUNAREN GALERA eta DISTORTSIOA ere SIMULATU daitezke.
    • Oraingoz, ANDROID-erako soilik.

Deskargatu, baloratu eta parteka ezazu

Sentsibilizazio sozialaren xedea, ikusmen murriztua dugun pertsonon eguneroko bizitza erraztea eta ulertuak sentitzea da. Aplikazioa deskargatuz eta partekatuz, ekarpen txikia egingo duzu.

DESKARGA ezazu hemen: Deskarga lotura

PARTEKA EZAZU aplikazioa antzeko testuak erabiliz, adibidez:

ZEIN DIRA IKUSMEN MURRIZTUAREN SINTOMAK? IKUSMEN MURRIZTUA DUT APP berriak, arazo hau dugunok nola ikusten dugun zehaztasun handiagoz SIMULATZEN du. Ba al dakizu TUNEL MODUKO IKUSMENA, DESITXURAKETA edo FOTOFOBIA zer den? Deskarga ezazu, probatu SINTOMAK nahastuz eta kalifikatu app-a. Partekatu ezazu mezu hau gizartea sentsibilizatzeko. Mila esker. https://play.google.com/store/apps/details?id=eu.akting.tengobajavisionvr

App-a BALORATZEA eskatzen dizugu. Badakizu, zenbat eta balorazio gehiago, POSIZIONAMENDUA hobea izango da, hortaz, ikusmen murriztuari buruzko bilaketa bat egitean, gure App-a lehenengo aukeren artean agertuko da. Kalifikatu Play Store-ren bidez. Hauta ezazu menu nagusian PARTEKATU eta aukera ezazu APLIKAZIOA KALIFIKATU.

LAGUNTZAILEAK:

    • Kutxa Fundazioa
    • Eusko Jaurlaritza
    • Gipuzkoako Foru Aldundia
    • Irizar
    • Adaki Komunikazioa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tamaño de fuente
CONTRASTE