TOLERANTZIARIK EZ

Categories
Argitalpenak

Retina Euskadi Begisarek Sexu–Jazarpenarekiko eta Sexu arrazoiengatik Jazarpenarekiko tolerantziarik eza bultzatu nahi du.

Gaurko egunean, azaroak 25, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna, Retina Euskadi Begisaretik argitara eman nahi dugu gure konpromisua Sexu–Jazarpenarekiko eta Sexu arrazoiengatik Jazarpenarekiko Tolerantziarik ezarekin.

Gure printzipio eta balio humanitarioei leial izanda, sexuan, etnian, erlijioan, joera politiko edo sexualean oinarritutako diskriminazioaren aurreko tolerantziarik ezatik eta berdintasunaren kultura batetik egiten dugu lan, eta hemen ez du tokirik inolako abusu motarik.

Retina Euskadi Begisarek gai honetan eraginkor izan nahi du, TOLERANTZIARIK EZ zigilua  jarriz. Gure erakundean, sexu jazarpen izan daitekeen inolako jokabiderik ez onartzeko konpromisua hartu dugu. Horretarako eta indarrean dagoen araudia betez, jazarpen protokoloa prestatu dugu, gaur, azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean, argitaratu nahi duguna.

Gure erakundea eremu segurua,  atsegina eta osasungarria da, bertan lan egiten, laguntzen eta parte hartzen dutenentzat, baina jakitun gara ezinezkoa dela gizarte osoan hedatuta dagoen eta transbersala den indarkeria mota honek eraginik ez izatea ingurune jakin batean. Horregatik, edozein jazarpen jokaeraren aurrean, berehala erantzungo dugu, protokoloan argi eta garbi adierazten den bezala. Gure erakundean lan egiten eta laguntzen diguten pertsonei segurtasun eta erantzun mekanismoak ematen dizkieten neurri egokiak ezarriz. gertatuz gero, honelako egoerei aurre egin ahal izateko, 

Informazio hau gure kideei eta biztanleriari orokorrean ematearekin ez dugu nahi soilik, gure jarrera adierazi, baizik eta indarkeria mota honen aurrean gure konpromesua berretsi eta sendotu ere. 

TOLERANTZIARIK EZ

Sexu–Jazarpenarekin eta Sexu arrazoietan oinarritutako Jazarpenarekin

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *