• Home
  • /Escapadas /Trenaren Museora eta Loiolako Santutegira bisitaldia
Print Friendly, PDF & Email

Trenaren Museora eta Loiolako Santutegira bisitaldia

Joan den larunbatean, ekainaren 13an, Retinosis Gipuzkoa Begisareko 17 lagun elkartu ginen eta txangoari hasiera eman genion Trenaren Museoan hain zuzen ere.
Gure gidari Enekoren eskutik Euskadiko trenen historia zehazki ezagutu ahal izan genuen industriaren iraultza ekarri zuten tren zaharretatik hasi eta Bilboko Metroan erabiltzen diren unitate modernoetaraino. Mota guztietako ibilgailuak aurkeztu zizkigun, lurrun lokomotorak, dieselak, elektrikoak, automotoreak eta mota guztietako bagoiak. Trenez gain, antzinako motore elektriko bat martxan jarri zuten eta poleaz, uhalez eta enbarratuz 16 makina funtzionatazten ikusi genuen. Azkenik denboran atzera egiteko aukera izan genuen, antzinako lokomotoreak tiratutako tren zaharretan bidaiatuz, Urolaren haraneko paisaia berdeetatik Azpeitiik Lasaorako bidaia eginez.
Indarrak berritzeko eta arratsalderako sasoitsu egoteko inguruko jatetxe batera joan ginen bazkaltzera eta ondo bazkaldu ere! Ondoren, Loiolako Santutegira gerturatu ginen eta Tania gure gidariak erdiaroko dorretxea aurkeztu zigun “Jaiotetxe” izenez ezagutzen da eta berari esker, gure irudimenak garai feudalera egin zuen jauzi, Santuaren leinuari, XIII. mendeaz gero ezaguna den Oñaz eta Loiola familiarenari esker. Ia bi metro lodi diren hormek, saieterek eta baita antigoaleko bonbardek ere Erdi Aroko gotorleku batera sartzen ari zarela sentiarazi zigun, jatorriz ordukoa baitzen eraikina, non 1491. urtean Iñigo de Loyola, etorkizunean San Ignazio, jaio zen eta 1521. urtean Jainkoarengana bihurtu zen.
Basilikara ere sartu ginen, 1738. Urtekoa da. Kupula handientsua du. Aurretik, eliz atari zabala, Churrigueresco estilora apaindua. Behin barruan, aldare nagusian, San Ignazioren zilarrezko estatua ikusi daiteke, Caracasko Errege Konpainia Gipuzkoarrak dohaintzan emana, Gipuzkoaren historian giltzarria izan den Amerikarekiko itsas merkataritzarako entitatea.
Beste behin inguruan ditugun altxorrez jabetu ginen eta gainera konpainia ederrean beraz,…. Ederki pasatu genuen!

Exc Azpeitia (14) Exc Azpeitia (25) Exc Azpeitia (4) Exc Azpeitia (2)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tamaño de fuente
CONTRASTE