• Home
  • /Escapadas /Vitoria-Gasteiz: Erdi Aroko hirigunea eta Artium Museoa
Print Friendly, PDF & Email

Vitoria-Gasteiz: Erdi Aroko hirigunea eta Artium Museoa

2010/10/16

Egun goibela lagun genuela irten ginen Donostiatik, artean euririk ez, eta eguerdiko hamabiak aldera iritsi ginen Vitoria-Gasteiz erdigunera. Andre Maria Zuriaren Plazan gure gidariarekin elkartu ginen eta bi ordu inguruko ibilbidea erakutsi zigun hogeiko talde honi, Vitoria-Gasteiz historioan barneratu gintuen bitartean.

Gure bisitaldia Andre Maria Zuriaren plazan hasi genuen bera bait da hiriaren muina eta hain famatua den Zeledon jaitsieraren erakustokia. Atzekaldean San Miguel Goiangeruaren eliza duela eta behatoki ederrak dituzten etxeak albo batera, plaza bertan Vitoriako Batailaren eraikina dago. Cuchillería kalera abiatuz, XIX. mendean eraikitako eta sei arkuz eginiko atari galeria baten ondotik igaroz (berau eraikitzeko egun desagertua dagoen San Franzisko komentuko osagaiak erabili zituzten) San Vicente Eliza topatu dugu. Cuchillería kalean Kordoi Etxea, erdi aroko dorre etxe honek izen bitxi hori du ate bat inguratzen kordoi frantziskotar bat duelako. Gaur egun bere jabetza Araba eta Gasteizko Aurrezki Kutxak dauka.

Bisita jarraituz, Fray Zacarías kaletik Escoriaza-Esquível palazioraino joan ginen. Hemendik aurrera, –egurrezko pasarela baten bidez–3.000 metro karratu baino gehiago dituen pasadizo erromantiko bat hasten da, zein XIX. mendeko hiltegi eta merka-tuaren hondakinen artetik pasatzen den. Berorrek, pasarela batzuen bidez 136 metroko harresiak banatzen dituen eta garaieran 15 metrodituzten bi dorre eder ikusteko aukera ematen du. Dena den, lekuaren garrantzia alboko eraikinek dituzten antzinako isurbideen hondakinetan datza eta kristalezko pasadizo batetik ikusi daitezke. Paisai egitasmoa Eduardo Rojo arkitektoarena da eta garai hartako hiltegiaren egitura oinarri hartuz lorategi botaniko txiki bat islatzen du bertan lavanda, romero eta tomillo espezieak hazten direlarik.

Fray Zacarías Martínez kalea zeharkatuz errenazimenduko jauregi ederrak topatu ditugu: batetik, Eskoriatza-Eskibel Jauregia, XVI. mendean eraikia eta aberastasun arkitektoniko eta ornamentazio ederregatik errenazimenduko arkitektura zibilaren adibiderik onena, eta bestetik, Montehermoso Jauregia, artearen eta egungo pentsamoldearen ekoizpen erakusketa eta hedapen-gunea da, helburu nagusien artean berdintasun-politikak aplikatzea dituena. XVI. mendeko jauregi errenazentista batean kokatzen da eta jauregiari 1.885ean eraiki zen Ur Biltegi zaharra atxikitzen zaio lurpetik eta berau ikusteko aukera izan genuen. Villasuso Jauregiaren alboan dauden eskaileratatik jeitsi eta Aihotz plazara iritsi ginen arkupeen atzeko aldean dago, San Migel elizaren atariaren eta San Bizente aldaparen artean. “Epaiketaren Plazatxoa” izenaz ere ezagutzen zen, garrotezko heriotza-zigorrak bertan betearazten baitziren. Ondoan, Los Arquillos izenarekin ezagutzen den behatokia dago eta handik jarraituz, San Miguel eliza topatu genuen eta arkupean eta bi arku tartean duen Andre Maria Zuriaren tailua ikusi genuen. Bisitaldia amaitzeko, ama birjinaren ondoan dagoen Zeledon-en eskulturarekin argazki batzu atera genituen.

Jatetxeraino bideratu ginen bai indarrak berritzera eta baita etengabeko euri leunaz babestera ere. Behin hotza astinduta, bazkari gozo eta bazkalondo eder baten ondoren, Artium arte garaikideko museora abiatu ginen; 3.000 artelan inguruk osatzen dute ARTIUM Bilduma. Bertan, sorkuntza garaikidean erabiltzen diren teknika guztiak eta Euskal Herrian eta Espainian XX. eta XXI. mendeetako artearen historia idatzi duten eta idazten ari diren sortzaile guztiak daude ordezturik Ordubete baino gehiago iraun zuen bisita gidatuan honako hauek egin ahal izan genituen: entzun (lanparak dituen kristalezko globoen soinua, bibolina, bihotza,…) ikutu (besarkada, eta abar) eta bukatzeko ikusi, entzun eta sentitu mugimendu emanaldi bat eskeini bait zigun bertako artista batek. Azkenik, autobusera bueltatu ginen eta itzulera bidaiari ekin genion jardunaldi kutural ederrari amaiera emanez.

<a target=”_blank” href=” https://picasaweb.google.com/begisare/Excursion_Gasteiz_2010#slideshow/5531662086698492162″><img style=”margin: 1px 0px 0px 4px; width: 162px; height: 98px” alt=”” src=”https://www.begisare.org/admin/gestor/actividades/fotospeques/foto_logo.jpg” /

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tamaño de fuente
CONTRASTE