• Home
  • /Azken berriak /Vodafone-k desgaitasunak dituzten pertsonei sendagaien prospektu digitalerako heltzea errazten die
Print Friendly, PDF & Email

Vodafone-k desgaitasunak dituzten pertsonei sendagaien prospektu digitalerako heltzea errazten die

ñDiario SigloXXI 2011.02.17 (Zuriñe De Alzola-k emana)

Bartzelonako Mobile World Congress-en Vodafone-k desgaitasunak dituzten pertsonei telefono mugikorretan sendagaien prospektuen bertsio digitaletarako iristea errazten dien aplikazio bat aurkeztu du.

Pertsona edadetu eta mugimendu edo ikusmen desgaitasunak dituzten pertsonentzat bereziki diseinaturiko aplikazio honek prospektuen irisgarritasuna errazten du, izan ere, telefono mugikorrak pertsona itsuei irakurri edo karaktere handiago edo kontraste altuagoaz erakusten die.

Prospektu digitalera iritsi ahal izateko, erabiltzaileak telefono mugikorraren kamararekin soilik sendagaiaren barra-kodea edo kode bidimentsional bat (Bidi) hartu beharko du eta automatikoki prospektuaren bertsio digitala jasoko du telefonoan.

Gainera, farmazia-industriaren elkarlanari esker sendagaien kaxetan eransten joango diren Bidi kodeen kasuan, posible izango da produktuaren kaduzitate data ere txertatzea.

Era beran, ikusmen desgaitasunak dituzten pertsonek kodeak kamararekin jasotzea errazteko prestaturik egongo dira kaxak, bilgarrian irudi hauen kokapena adieraziko duen seinale baten bitartez.

Programa hau ONCE Fundazioa, Desgaitasunak dituzten Pertsonen Ordezkarien Espainiako Batzordea (Cermi) eta Laguntza Tekniko eta Autonomia Pertsonalaren Estatuko Erreferentziazko Zentruaren (Ceapat) elkarlanarekin garatu da.

Honekin batera, Farmaindustria eta Osasun Produktu eta Sendagaien Espainiako Agentzia (Aemps) medio farmaziaren industriak ere parte hartu du.

Aplikazio hau garatzeaz arduratu direnek erabiltzaileekin, desgaitasunak izan edo ez, egindako testen garrantzia azpimarratzen dute, hain zuzen ere, horrek ahalbidetu baitu behar guztiak estaltzea.

URL: http://www.diariosigloxxi.com/texto-s/mostrar/12914/vodafone-facilita-a-las-personas-con-discapacidad-el-acceso-a-los-prospectos-digitales-de-los-medicamentos

.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tamaño de fuente
CONTRASTE