Retina Euskadi Begisarek proiektu berria abian jarri du Gaixotasun Arraroen Mundu Eguna dela eta, Erretinako Distrofia Hereditarioei (EDH) buruzko sentsibilizazioa bultzatzeko xedez. Ehun teknikozko kamiseta bat da, edozein ariketa, bereziki kirola, egiteko aproposa. Berde kolorekoa, mahuka motzekoa eta aurreko aldean marrazki bat du, begien forman oinarritutako irudi geometrikoz osatua. Diseinua borobiltzeko, euskaraz zein gaztelaniaz idatzitako testu bat ageri da: Erretinako Distrofia Hereditarioak. Ikusmen-galera larria eragiten dute.
Kamisetak hainbat neurritan eskuragarri daude.
Gaixotasun hauek zabaltzen lagunduko digu kamisetak, ondorioz beste elementu bat izango da gizartearen ulergarritasuna areagotzeko eta inklusioa lortzeko. Ildo horretatik, Retina Euskadi Begisarek EDHak dituztenen senide eta lagunei bereziki zuzendu nahi zaie, kamiseta eskuratu eta erabili dezaten eskatzeko. Jantzi ezazue eta bidali argazki bat Whatsapp bidez; urte osoan zehar sare sozialetan argitaratuko ditugu. Elkarlanean sentsibilizazioa egitea errazagoa da.
Gure gaixotasunen berri emateaz gain, Retina Euskadi Begisarek EDHen ikerkuntzara baliabide ekonomikoak bideratzen jarraitzen du, hau baita sendabidea aurkitzeko ildoa. Emaitza bikainak lortu dira dagoeneko baina zure dohaintza behar dugu itxaropena gero eta hurbilago egon dadin.
Kamisetak eskatzeko eta argazkiak bidaltzeko telefonoak:
644 763140 Retina Araba Begisare
Bizum 02805
646 787112 Retina Bizkaia Begisare
Bizum 01574
676 894157 Retina Gipuzkoa Begisare
Bizum 02168


