Print Friendly, PDF & Email

Zumarraga Ikusmen Murriztuarekin murgilduta

Datorren urriaren 4an, Zelai Arizti Kultur Etxean goizeko 12:00etan izango den prentsaurreko batekin Ikusmen Murriztua bizi ezazu erakusketa irikiko da eta berau bisitatzeko gonbitea luzatzen dizugu mezu honen bitartez.

Bi aste hauetan zehar, hau da, urriaren 4tik 18 arte, goizez 9,30 – 13,30 eta arratsaldez 16,00 – 20,30 bitartean, biztanle guztientzako zabalik egongo da astelehenetik ostiralera eta 10:00etatik 13:30etara larunbatetan. Astelehen, astearte eta ostegun arratsaldetanetan 17;30 – 19,30 bitartean elkarteko kideak  artatua izango da.

Bestalde eta Ikusmenaren Nazioarteko Egunaren inguruan zera izango dugu:

  • Ikusmen murriztua, “Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarria eta ikusmen murriztua duten pertsonekin nola jardun azaltzeko hitzaldiak:
  • Herritarrei zuzendua, asteartea 16, 18:30etan. Zelai Ariztin.
  • Merkatari eta ostalarieri zuzendua, asteartea 16, 15:00 – 16:00 h.
  • Udalean arreta ematen duten langileei zuzendua, asteartea 9, 14:15 – 15:00 h
  • Urriaren 11an, “Tengo Baja Visión – Aquí lo tenemos en cuenta” eta “Ikusmen Murriztua Dut – Hemen kontuan dugu” lelopean herriko saltoki, establezimendu eta udaleko gune publikoetan 60×80 neurriko pankartak ezarriko dituzte sarbide eta erakuslehioetan eta bide batez, udaletxeko balkoian ere 2×3 neurriko pankarta haundi bat jarriko da.
  • Zelai Arizti zineman filmea proiektatu aurretik “Ikusmen Murriztua Dut” bideo didaktikoa jarriko da.
  • Herriko ikastetxeetako irakasleei bisita gidatua egingo diegu ikusmen murriztua frogatu eta kurtsoan zehar beraien geletara ikusmen murriztua saio praktikoen bidez gerturatuz.

Guzti hau autobusetan ezarriko diren kartelez lagunduta egongo da Lurraldebusen laguntzari esker.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tamaño de fuente
CONTRASTE